Caravanas Tolosa

Caravanas Tolosa

Caravaning ibilgailu egokia aukeratzea, maitatzea, mantentzea, ekipatzea… erabaki garrantzitsua da eta gu emen gaude laguntzeko.

Duela 30 urte Ramon eta Lolik Caravanas Tolosa sortu zuten, baina Caravaning munduan 1974an hasi ziren lanean. Denbora horretan gogor lan egin dugu, asko ikasi dugu eta pertsona askori lagundu diegu beraien bidaietan murgiltzeko autokarabana aukeratzen. Kilometro asko ditugu aurretik orain arte bezala lanean jarraitzeko, profesional onenez inguratuta, marka onekin eta dedikazio handiarekin.

Gure historia

Instalazio eta zerbitzuak:

Tailerra, osagarriak eta aholkularitza.

Etor zaitez zure ibilgailua ezagutzera

Caravanas Tolosak 3000 m2-ko erakusketa du, non autokarabana, camper eta karabana berri zein okasiokoen sorta zabal bat ikusi eta ezagutu daitekeen. Zure caravaning ibilgailua bilatzen lagunduko dizugu, gure ezagutza eskainiz.

Konponketa tailerra

Gure tailerrean autokarabana, karabana eta camperrentzako zerbitzu integrala eskaintzen dugu. Bateria osagarrien, nabigazio-sistema, hozkailu, argizulo, karrozeria eta abarren funtzionamenduko matxurak konpontzen ditugu.

Era guztietako instalazioak

Era guztietako osagarriak ere instalatzen ditugu zure ibilgailuan: bizikleta-eramatekoak, toldoak, telebistako antenak, nabigazio eta nibelazio sistema automatikoak, lapurreten aurkako alarmak, eguzki-plakak, entxufeak, aire girotua, atzekaldeko-bideokamerak, zure autokarabanarako led argiztapen extra edo karabana atoian eramateko krokadurak.

Gauzak erraz jartzeko, Tolosako Fiat kontzesionarioarekin koordinatu ohi ditugu matxurak, bermeak eta berrikuspenak. Horrela, ibilgailuaren mantentze-lanak gurekin bateratu ditzakezu konfiantza osoz.

Caravaning bizitzarako osagarriak eta ekipamendua

Dendan, bidaiatzeko behar duzun guztia aurki dezakezu: entxufeak, egokigailuak, segurtasun-itxiturak, ordezko piezak, komuneko produktuak, sukaldeak eta ontziteria, kanpineko aulkiak eta mahaiak, toldoak eta bizikleta-eramatekoak… zure bidaia erosoago eta seguruago egingo duten osagarriak aurkitzeko lekua.

Autokarabana eta camper alokairua

Gure alokairu-zerbitzuak Explore Rent du izena. Gure marketako autokarabana eta camper flota bat dugu, behar bezala hornitutako 2, 4 eta 6 plazako ibilgailuekin, eta gehienez urtebeteko antzinatasuna dutenak. Zain izango dituzu zure bidaia abiarazteko.

Gure markak

Bürstner, Laika eta Caradoko kontzesionario ofiziala gara.

Laguntza behar al duzu?

Caravaning mundua inguratzen duen guztia gustatzen zaigu. Kontaiguzu zer duzun buruan eta lagunduko dizugu.